Aste batean OFF-line
| Aste batean OFF-line izango naiz. Baina ni falta naizen bitartean denak kexatu erabiltzea :P |


lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Aste batean OFF-line
| Aste batean OFF-line izango naiz. Baina ni falta naizen bitartean denak kexatu erabiltzea :P |
Kexatu.net - Herritarron kexak bideratzako era berri bat
Orain dela hilabete bat ideia bat bota nuen blog honetan bertan [Kexatuko gara?]. Ideia horren gauzatzea erakustea nator gaurkoan, kexatu.net.Kexatu.net jendearen kexak plazaratzeko gunea da. Honen helburua ez da kexa artifizialak sortzea, jadanik jendeak bere blog edo web guneetan egiten dituen kexak bistaratzea baizik. Kexatzeko joera handia izaten dugu, zergatik ez kexa hauek bistaratu?Helburua, jendearen kexak jasoko dituen leku bat izateaz gaina. Kexa berdina duten pertsonak elkar lotzea litzateke. Kexa berdina duten pertsonak edo kexa horrentzako soluziobide bat dutenak zuzenean kexatu den pertsonaren blogean utziko dituzte erantzunak. Aurrerantzean beharbada bide honetan pauso gehiago egongo dira. Softwarea 11feeds izeneko softwarearen moldaketa bat da. Itxura emateaz gain, erraz konfiguratzeko behar diren kateak kodetik atera eta kanpoko fitxategi batean jarri ditut. Era horretan nahi duenak bere herri, eskola, lantoki, etab.-entzako kexa gune bat eraiki nahiko balu erraz egin ahal izango du. Behar bakarra PHP duen sistema bat da. Honetaz gain softwarean egiten diren aldaketak eta jarraitzeko blog bat prestatu dut Kexatu bloga. Nola erabiliZure kexa Kexatu.net-en bistaratu nahi baduzu technoratiko etiketa bat jarri behar duzu zure blog edo webguneko mezuetan.Erabili behar duzuen etiketa minimoa "kexa" da. Honetaz gain zuen kexa espezifikoagoa bada "kexa" etiketaz gain "lana", "hezkuntza", "kultura" etab. jarri dezakezue.Eskuz egin nahi ez baduzu Tresna batzuk daude:
|
Zarautzeko Software Libreko jardunaldietatik bueltan! (eguneraketa)
![]() Esperientzia ederra, Larunbat arratsaldeko saioan entzuteko aukera izan nuen zatia oso ondo, bertan Librezale.org-eko jendeak parte hartu zuen Euskara eta Software libreari buruz hitz egiten. Ondoren etorri zen Catalunyako irakaslea oso interesgarria izan zen.GNU Linux banaketa bat aurkeztu zigun CATIX. Begirada bat merezi du behintzat. Ondorengo mahainguruan patxi gaztelumendi eta nik hartu genuen hitza lehenengo. Ondoren denok parte hartu genuen. Mahainguruan gai interesgarriak jorratu ziren.
![]() Igandean ere arratsaldean agertu nintzen Iñaki Alegriaren hitzaldirako prest. Gustatu zitzaidan era erraz eta samurrean Software Librea hezkuntzan duen (edo izan behar duen) papera aipatu zuen. Aurkitzen diren zailtasunak aipatu zituen. Ondoren C&S lagunek Software Librea eta enpresaren inguruan jardun zuten. Enekok sarrera interesgarri bat egin zuen eta Josuk aldiz adibide zehatzak aipatu, Zoperen kasua adibidez. Amaieran Richard Stallman Gaztetxea gainezka, bera nahiko petral sartu da beroa zuela eta ezin zuela hitzaldia eman esanez. Ondoren jada bere hitzaldia bota du, software librearen kontzeptu eta askatasunak argi aipatuz. Stallmanek mantsoago hitz egiteko eskatuz galdera sorta bat egon da. Eztabaida interesgarri joan da.NABARMENTZEKOA * Xakela gaztetxeko iniziatiba, infraestruktura, jendea eta giroa. Eredu egoki bat era honetako ekimenak egiteko orduan. Hurrengo batean ikusiko garelakoan, bertan ezagutu/egon garen guztioi muxu t'erdi. ARRAIO IRRATIAREN GRABAKETAK (Zuzenean ere emititu zuten FMtik) Librezale, softwarea euskeratu: Catix, Katalunyako banaketa askea: EH librea, mahai-ingurua [90:14m]: Iñaki Alegria, software askea hezkuntzan: Kode Sintax, software askea enpresetan: Richard Stallmanen hitzaldia Technorati: catix • code&syntax • enpresa • euskara • gaztelumendi • gaztetxea • hezkuntza • librezale • putzuzulo • software librea • stallman • xakela • zarautz |
Software asteburu librea ZARAUTZ
![]() Software asteburu librea Zarautzko Gaztetxean putzuzulo tagged map by user - Tagzania EGITARAUA E16 OSTIRALA 19:00 Prentsaurrekoa Gaztetxean: software asteburu librearen hasiera! 22:00 Software librea malabar begiekin: Linux Show (Xavier de Blasen eskutik) E17 LARUNBATA 10:00 Tresna arrunten ikastaro praktikoa: Thunderbid [posta elektronikoa], Firefox [Internet], OpenOffice [ofimatika] 12:00 Hitzaldia :: Segurtasun informatikoa egunerokotasunean 14:00 Bazkaria 16:30 'Software librea eta hizkuntza gutxiagotuak' : Software librea eta euskara: teoriko-praktikoa [Librezaleko kideak] 17:30 'Software librea eta hizkuntza gutxiagotuak' : Kataluinarren kasua: Catix [Toni Mirabete irakasle eta Catix-en sortzaileak emango du] Gazteleraz 19:00 'Euskal Herri librea' mahai-ingurua: Patxi Gaztelumendi 21:30 Afaria 22:30 Musikherriaren kontzertua (Gaztetxe biraren amaiera): Korumbá + Maz Mon Kis + SKT Sekuentzia E18 Igandea 11:00 Multimedia ikastaroa: argazkiak, musika, bideoak [Mikel Madina Deustuko Unibertsitateko irakaslearen eskutik] 14:00 Bazkaria 16:00 Umeen txokoa: software librearekin jolasten eta ikasten 16:30 Hitzaldia : software librea hezkuntzan [Iñaki Alegria EHUko irakasleak eta UEU kideak emango du] 17:30 Htzaldia: software librea enpresan [Luistxo Fernandez, CodeSyntax-eko proiektu arduradunak emango du] 18:30 Richard Stallmanen hitzaldia: "Copyright vs. Comunidad, en la era de las redes de ordenadores" (Gazteleraz) SARRERAK: *·Hitzaldiak: doan *·Software librea malabar begiekin: 3€ *·Bazkaria: 5€ bakoitza *·Kontzertua + Cda: 3€ *·BONOA: 2 bazkari + kontzertua + lo egin + Cda: 10€ |
GARAk RSS jarioak ditu
![]() Batzuk orain dela egun batzuk bagenekien ;P hau etorriko zela. Orain martxan dago jada GARAko jarioen orrialdea. Oraindik jarioak zer diren ez badakizu hemen eta han literatura asko idatzia dago, baita blog honetan ere: |
Opentrad - espainiera euskara itzulpen librea - berri pozgarri bat
![]() Azkenean badugu itzulpen automatikoa egiteko tresna bat. Ez da perfektua, baina zerbait da. Faktore garrantzitsuena Librea. Gauza asko hobetu behar dira eta proiektua kritikatu behar dugu, denbora guztian, etengabe. Beti ere kritikak positiboak izan behar dutela kontutan hartuz eta atzean dagoen jendearen lana baloratuz. Honekin lotuta EuskalBar Firefox nabigatzailearentzako itzulpen/hiztegi tresna barrak, jadanik Opentrad integratu du bere baitan. Opentrad-matxin izeneko blog berria ireki dute tresnari buruz hitz egiteko. Nire partetik MILA ESKER, ANIMOAK eta AURERRA! |
Wikipedia denon ardura da!
Euskarazko Wikipediak gero eta artikulu gehiago ditu. Denon ardura da bertan ia edozer aukeratzeko aukera izatea.
Wikipediaren idazleak izen eman edo anonimo bezala parte hartu dezakegu. Dei berezia egin nahi diet irakasleei eta hauei proposamen bat bota. Ikasleei beren lanak wikipediako artikulu moduan proposatu, ondoren hori irakasleak berrikusi eta zuzentzeko aukera izateaz gain bertan geldituko da denontzako ere. Era horretan ikasleek ikasteaz gain, sorkuntza hori denon eskura geldituko da edozeinek hobetu ahal izateko. Datuek diote, artikulu baten kalitatea "txarrekoa" izan arren zerbait dagoenean jendeak zuzentzera jotzen du. Paper zuriaren oztopoa gaindituta beste guztia denon artean egin dezakegu. Ea norbaitek erronka hau jasotzen duen, behintzat hurrengo urteko ikasturteari begira :P. Eskerrikasko Wikipedian idazten duzuen guztioi! Wikipediari buruz idatzitako beste testu bat [kontaizu.net] Estatistikak |
hWeb - Mikroformatuen iraultza txikia
![]() Technoratik mikroformatuei buruzko interesesa piztu du jende askoren artean. Gure artean ere oihartzuna ere izan da Sustatu, Teknosexua, Agonirena. Gaurko artikulu honetan mikroformatuak zer diren, zertarako erabiltzen diren eta interneten izan dezaketen eragina aztertu nahi da. Zer diraMikroformatuak XHTML(HTML) etiketak baliatuz, informazioari esanahia gehitzen dioten formatuak dira. Beste era batean esanda:Pertsonentzako irakurgarriak diren informazioak, makinentzako ere irakurgarriak izatea da helburua Helburu hau web semantikoa deitutakoarekin du lotura. Web semantikora hurbildu ahal izateko mikroformatuak ez dira aukera bakarra, beste hainbat ere formatu ere badaude baina mikroformatuen ekarpena erraztasuna da. Pertsonen arteko erlazioak zehazteko adibidez FOAF formatua erabil daiteke. Formatu hau RDFn oinarritua dago eta pertsonen arteko erlazioak adierazteko erabiltzen da. Mikroformatuak erabiliz aldiz XFN formatua erabil daiteke. FOAF baino aukera gutxiago ditu baina arazoaren %80a konpontzen du. Zein da bien arteko aldea? FOAF (eta beste hainbat formatuetan) egitura berria da eta askotan kanpoko fitxategiak ere behar izaten dira erabili ahal izateko. Mikroformatuen kasuan aldiz jadanik erabiltzen ari diren estandarrak moldatzen dira (XHTML) eta kanpo fitxategirik behar izan gabe edozein testutan txerta daitezke. Hau ikusirik eta erabilgarritasunari begiratuz mikroformatuak askoz ere interesgarriagoak dira Interneten dinamika deszentralizatuarekin bat datorrelako batez ere. Ez duzu ezer ulertu, lasai...Seguraski nahi gabe mikroformatuak erabiltzen egon zara eta ez dakizu, Technorati bezalako etiketak erabili badituzu adibidez.rel="tag" etiketa edo tag bat dela adierazten duen mikroformatua da. Mikroformatu txiki hauei esteka oinarri duten mikroformatuak edo mikroformatu elementalak deituak dira. Hauetaz gain beste mikroformatu aurreratuagoak ere badaude, hauek hurrengo lerroetan zehaztuko dira. Zein mikroformatu daudeMikroformatu elementalak
Mikroformatu konposatuak
Mikroformatu gehiagoMikroformatu gehiago Microformats.org web gunean aurki daitezke. Garapen bidean daudenak ere badaude.Nola erabiliZeinbat plataformek hauek kodetzeko tresnak ekartzen dituzte. Berriro ere microformats.org web gunean tresna hauen zerrenda bat aurki daiteke. Blogari.net plataforman ere rel="tag" onartzen duten zenbait zerbitzuz gaina orain hCalendar eta hCard gehitu ditugu, etorkizunean gehiago izango dira.Hala ere gure blog sistemak mikroformatu hauek erraz egiteko aukera ematen ez badute ere badira kanpoko tresna batzuk erabiltzeko aukera. Kasu batzuetan mikroformatu hauek bere anai handietara esportatu nahi baditugu hau erraz egiteko balio duen firefox gehigarri bat ere badago. Tails Export gehigarriarekin adibidez hCalendar mikroformatutik -> iCalendar formatura pasa daitezke ekitaldiak. OndorioakGaur egungo internet deszentralizatua, erraza, erabilgarria, parte hartzailea da. Hau horrela izanik erraztasun, deszentralizazio, erabilgarritasun eta parte hartze hori informazioa pertsona eta makinentzat baliagarria den moduan kodetzen saiatu behar gara. Hala ere, pertsonak izan behar ditugu kontuan eta prioritate moduan ezarri. Hori da zehazki mikroformatuen ekarpen nagusia beti pertsonak aurretik jartzen baititu baina makinak ahaztu gabe.Artikulu honen izenburuaren komentarioa bukaerarako utzi dut. hWeb deitu diot mikroformatuen erabilpen handia izango duen Web2.0ren garapenari. Izena mikroformatu hauetako askok duen "h"-aren ondorioz. Mikroformatuen erabilpena eta technoratirena bezalako zerbitzuek Interneti iraultza txiki berri bat izango dela uste baitut. Hemendik aurrera ni ere honetan saiatuko naiz behintzat. Amaitzeko adibide bat Teketen Elurnet Informatika Zerbitzuak S.L. BEAZ eraikina Sangroniz errepidea, 6 Sondika Bizkaia 48159944531299 |
Hemen gaude ta poztutzen naiz
| Hemen gaude: 53R61 Imamon Kingston hiria Euskal SEO Baga biga bloga Sustatu Gauzen hegoaldea Gaztelumendi ((i)) ta poztutzen naiz! bb3 |
Iritsi da eguna beraz!
![]() Iritsi da eguna, gaur LarraB&Btzura goaz. Ea Gipuzkoarrok ere animatzen garen eta deia zabaltzea lortzen dugun. |
Internet, bidaiatzeko gida berria
| ||||||||